Orri-ikustaldiak guztira

2014(e)ko martxoaren 27(a), osteguna

filosofia

Filosofiak zortzi pentsamolde hoietatik haratago doa, edonor galde dezake bere buruari:

Benetan nik ikusten dudana zuk ikusten duzun berdina da? 

 

Nire inguruan dagoen guztia benetan existitzen da? ala nire imaginazioaren fruitua da?

 

Hil eta gero beste bizi bat ote al dago? Elkartu egingo gara berriz?

 

Zergatik naiz horrela eta ez beste modu batez?

 

Pertsona bat ezagutzea kasualitatea da edo gertatu beharreko zerbait da?

 

Gertatzen zaizkigun gauzak nonbait eta norbaitek idatziak dira?

Aurrean ikusi duzuen bezala, gure protagonistari (Bixente) galdera asko bururatzen zaizkio, eta hori da azken finean guztioi gertatzen zaiguna, horretan datza ba filosofia.


bixente eta filosofia

Argitaratu mezuak
DESKARTES: Meditazio Metafisikoaetan oinarritu behar zen, edo baita Metodoaren diskurtsoan ere. Jakintzari balio praktiko handia ematen dio eta bizitzarako ezinbestekoa dela uste du -zuzen ekiteko, nahikoa da zuzen pentsatzea.





TOMAS AKINOKOA: Izakia esentziaz eta existentziaz osaturiko konposatua dela zioen.Izakiaren traszendentzi jarrera horrek pentsamenduari galdera-multzoa plazaratzen dio hala nola,errealitateari buruzkoak ( hori ba al da?) eta beste batzuk edo bere esentziari buruzkoak (hori zer da?). Esan beharra dago Akinokoarentzat bi galdera hauek bereiztezinak direla.







2014(e)ko martxoaren 25(a), asteartea

Dakizuen bezala, filosofiaren istorian zehar, filosofo ezberdinak eta beraz pentsamolde ezberdinak nabarmendu egin dira.Honekin batera, bakoitzak pentsatzen zuena adieraziko dugu.

PLATON:

  1. Galdera ontologikoaZer da errealitatea?
  2. Galdera antropologikoaNola ezagutu daiteke errealitatea?     
 Bi errealitate maila bereizi zituen:
Ideien Mundua → bertan ideiak eta zenbakiak daude ( perfektuak)
Mundu Sentikorra → bertan objektu fisikoak eta irudiak daude ( ez perfektuak)